Industrigunea handitzearen kontrako bozka eman zuen izurtzarren %80k domekako herri galdeketan

Anboto 2011ko mar. 4a, 13:17

Otsailaren 27an burutu zuten herriko ordenamenduaren gaineko herri galdeketaren lau galderei dagokienean izurtzarrek emandako bozken emaitzak zabaldu ditu udalak. Ordenamendua berrizteko prozesuaren galderetako bati erantzunez, datozen urteetarako herriko planeamenduan industriguneak garatzeko beharrik ez dutela ikusten adierazi zuten 102 izutzarrek; bozketan parte hartu dutenen %80k bozkatu du industriguneak ez handitzearen alde.

Otsailaren 27an burutu zuten herriko ordenamenduaren gaineko herri galdeketaren lau galderei dagokienean izurtzarrek emandako bozken emaitzak zabaldu ditu udalak. Ordenamendua berrizteko prozesuaren galderetako bati erantzunez, datozen urteetarako herriko planeamenduan industriguneak garatzeko beharrik ez dutela ikusten adierazi zuten 102 izutzarrek; bozketan parte hartu dutenen %80k bozkatu du industriguneak ez handitzearen alde. Udalak zabaldutako datuen arabera, izurtzarren %45 hurreratu da herri galdeketan bere botua ematera, 126 herritar guztira. Parte hartzearen datuak oso positibotzat jo ditu Ezker Abertzaleko gobernuak: \"oso anitza izan da parte hartzea; adin guztietako herritarrek hartu dute parte\". Bozka ematera hurreratu zirenek bestalde, datozen urteetan etxebizitza eraikuntzak zein eredu jarraitu behar lukeela uste duten ere adierazi zuten: bertan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko, frontoia lekualdatu eta frontoi berriaren alboan erabilera anitzeko eraikina egokitzearen alde bozkatu du herritarren %59ak. Bestalde, etxebizitza pribatua garatzeko leku bezala, Arana eta Jauregizar inguruak, biak apropos ikusten dituzte izurtzar gehienek; %40 dago leku biotan etxebizitza pribatua eraikitzearen alde. Bukatzeko, BI-623 errepidearen bazterrean familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzak eraikitzen jarraitzearen alde egin du bozkatu dutenen %59ak. Udal gobernuak azaldu duenez, aipatutako datuok, eta galdeketak mahai-gaineratutako gainontzeko emaitzak aztertuko ditu orain herriko ordenamenduaren berrikuspen prozesua gidatzen diharduen Aholku Batzordeak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!