Ehundik gora izurtzarrek eman zuten herri galdeketan euren iritzia

Anboto 2011ko ots. 28a, 10:35

Herriko ordenamendua zehazten duten arauen berrikuspena ekarriko duen prozesuaren barneko pausu garrantzitsua eman zuten domekan. Etorkizuneko Izurtza zelakoa izan behar litzatekeen zehazterakoan udalean aintzat har dezaten, euren bozka eman zuten 102 herritarrek.

Herriko ordenamendua zehazten duten arauen berrikuspena ekarriko duen prozesuaren barneko pausu garrantzitsua eman zuten domekan. Etorkizuneko Izurtza zelakoa izan behar litzatekeen zehazterakoan udalean aintzat har dezaten, euren bozka eman zuten 102 herritarrek. Herriko industriguneei buruz eta etxebizitza eraikuntzari buruzko euren iritzia eman ahal izan zuten esaterako, domekako herri galdeketan proposatutako gaiei erantzun zeieten herritarrek; AR-2 industrigunea handitu behar litzatekeen edo ez, BI-623 errepidearen bazterrean etxebizitzak eraikitzen jarraitzea egoki ikusten duten edo ez adierzi zuten parte hartzaileek. Herri galdeketarako deialdia zabaldu duen Ezker Abertzaleko gobernuak, \"oso positibotzat\" jo du atzoko galdeketa: honelako galdeketa batean \"herritarren %40 inguruk parte hartzea benetan datu oso ona\" baita Ballarin zinegotziaren berbetan. Eguna jai-giroan igaro zutela ere nabarmendu gura izan du Ballarinek, eta \"oso pozik\" dagoela udal gobernua, \"adin eta ideologia anitzeko\" herritarrek erantzun ziotelako atzoko herri galdeketa deialdiari. Bozketan parte hartzerik izan ez zutenek oraindik ere, eguaztenera arteko beste hiru egunetan ere eman ahalko dute euren bozka udaletxean. Ondoren, eguenean bozkak zenbatu ostean, barikuan jakinaraziko ditu udalak emaitzak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!