Ordenamendua berrikusteko hurrengo pausua: herri galdeketa

Anboto 2011ko ots. 25a, 09:37

Domeka honetakoa da, otsailaren 27koa, metodologia horrek zehazten duen hurrengo hitzordua: goizeko 11:00etatik 19:00ak arte eman ahalko dute herritarrek euren botoa herri galdeketan.

Domeka honetakoa da, otsailaren 27koa, metodologia horrek zehazten duen hurrengo hitzordua: goizeko 11:00etatik 19:00ak arte eman ahalko dute herritarrek euren botoa herri galdeketan. Hirigintza egiteko modu berriak bilatuz jardun dutela hamar hileotan nabarmendu digute herriko ordenamendua berrikusteko prozesua dinamizatzen jardun duten hainbat jakintza arlotako lantaldekoek prozesuaren gaineko balantzea egiteko eskatu diegunean. Ordenamendua berrizteko prozesuetan, sarritan herritarren parte-hartzea udalean burututako lanaren osagarri moduan aurkezten dutela eta herritarrek ekarpenak egiteko izaten duten aukera bakarra alegazioetarako tartea izaten dela azpimarratu digute talde eragileko kideek. Izurtzaren kasuan, berriz, prozesua garatzeko ezinbesteko baldintza izan ei da herritarren parte-hartzea, eta herritarren ekarpenak izan ei dira prozesuaren muina: lan-metodologiaren oinarria izan da herritarren parte-hartzea eta prozesuaren faseak ere parte-hartze horrek markatu dituela azaldu digute, talde eragileko kideek. Irailetik burutu dituzten herri-batzarretan Izurtzako biztanleriaren %20k parte hartu izana oso aberasgarritzat jotzen dute udalean. Herriaren diagnosia egitea izan zuten hasierako egitekoa: arloka, herriaren indargune eta ahulguneak identifikatu, eta herri eredu bat zehaztu zuten; eraikuntza, industriagune edo ingurune arloan herriak zelakoa izan beharko lukeen eztabaidatuz. Domekako galdeketan jasotako bozkak zenbatuta, emaitzaren interpretazioa egitea izango da herriko ordenamendua berrizteko prozesuan hurrengo pausua: apirilaren hasierarako gura dute hasierako onarpena egin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!