Babeseko etxebizitzak eraikitzeko, birkalifikazioa

Anboto 2010ko urr. 15a, 13:17

Proposamena egingo du udal gobernuak urriaren 21eko osoko bilkuran.

Gazte lokalaren pareko 1.600 metro koadroko lursailean udalak eraikitzea aurreikusi duen babeseko etxebizitzak eraiki ahal izateko, lursaila eraikigarri izendatzeko proposamena egingo du udal gobernuak urriaren 21eko osoko bilkuran. Aurrez, iaz, lursailaren jabeagaz hitzarmena sinatu zuen udalak, eta gaurko Hirigintza Batzordean proposatu du gobernuak lurraren izendapena aldatzea. Udalean behin- behineko onarpena egin ondoren, alegazioetarako epea aurkeztea litzateke hurrengo pausua. Frontoi ondoko lursailean babes ofizialeko 15 etxebizitza eraikitzea da gobernuaren asmoa. Tramiteen ondoren, etxebizitzak urtebete barru eraikitzen hastea litzateke helburua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!