Plan orokorrari buruzko herri-batzarra egin zuten eguenean

Anboto 2010ko ira. 24a, 14:52

Herriko ordenamendua berrikusteko martxan ipinitako prozesuan, herritarrek parte hartzeko izango dituzten bideak aurkeztu zizkieten, besteak beste, izurtzarrei.

Herriko etxeetara udaletik zabaldutako informazio orrietan zetorren jasota herritar guztientzako eguenean iluntzeko batzarrera gerturatzeko deia. Herriko ordenamendua berrikusteko martxan ipinitako prozesuan, herritarrek parte hartzeko izango dituzten bideak aurkeztu zizkieten, besteak beste, izurtzarrei. Herri-batzarretan zelan parte hartu ahalko duten herritarrek azaldu zuten herriko ordenamendua berrikusi eta berridazteko ardura duen lantaldekoek. Herriaren etorkizunari begira, ordenamendu orokorra berrikusteak daukan garrantzia herritarrei helarazi guran, planak eta berau aldatzeko prozesuak zertan diren azaldu zuten herri-batzarrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!