Gaur jokatuko da Arraza Libreko Artzain-txakurren Bizkaiko VIII. Txapelketa

Anboto 2010ko ira. 18a, 11:00

Izurtzatik Mañarirako bideko gasolindegiaren atzealdeko Santotomaseko landan jokatuko dute, gaur 17:30ean, Bizkaiko arraza libreko artzain-txakurren txapelketaren VIII. edizioa.

Izurtzatik Mañarirako bideko gasolindegiaren atzealdeko Santotomaseko landan jokatuko dute, gaur 17:30ean, Bizkaiko arraza libreko artzain-txakurren txapelketaren VIII. edizioa. Txapelketa jokatu duten orain arteko zazpi urteetan Galdakaon egin izan duten hitzordua Izurtzako landetan izango da aurten, lehenengoz. Izurtzako Udalak eta herriko Argintxu elkarteak babestu dute, eta Artxate artzainen elkarteak antolatu du. Santotomaseko landan bihar beharrean jardungo dutenak Border Collie arraza eskoziarreko txakurrak izango dira guztiak. Launa artzain eta txakurrek hartuko dute txapelketan parte. Tartean, Bizkaiko txapelketa hirutan irabazi duen Jose Antonio Agirre \"Kotzarri\" artzain abadiñarra arituko da, iaz txapelketa horretan bigarren egin zuen Blas bere txakurraren abildadeak erakusten. Biharko txapelketan lehenengo eta bigarren sailkatzen diren parte-hartzeileek, hil honen amaieran Elgoibarren jokatuko den Euskadiko arraza libreko artzain-txakurren lehiaketarako txartela lortuko dute. Ardi lanetarako, euren txakurrekin egunero egiten duten lanaren erakusleiho legez ulertzen dituzte biharkoa lako txapelketak Artxate elkarteko kideek: txakurrekin egiten duten lanagaz herritar guztiek gozatu dezaten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!