Herriko jaien bigarren astebururako prest

Anboto 2010ko ira. 10a, 09:33

Orain astebete txupinazoa jaurti zutenetik herrian bizi den jai-giroa asteburuan biziagotzeko, arratsalde zein gauerako hainbat proposamen batzen ditu Izurtzako jai-egitarauak asteburuan.

Orain astebete txupinazoa jaurti zutenetik herrian bizi den jai-giroa asteburuan biziagotzeko, arratsalde zein gauerako hainbat proposamen batzen ditu Izurtzako jai-egitarauak asteburuan. Frontenis txapelketaren finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte frontoian barikuan, 18:00etan, eta DJen txanda izango da gauean, 23:00etan hasita, Gaztelekuan. Goizean barik arratsaldetik igarriko da, zapatuan, jai-giroa gehien. Kirolagaz da biharko lehenengo hitzordua ere: mendiko bizikleta ibilaldia antolatu dute 16:00etan. Afalorduaren bueltan, bestalde, tortilla txapelketa eta cous-cous dastaketa izango da gerturatzen diren guztientzat. Domekan, 10:00etan ekingo dio Jaizale taldeak azken jai-eguna musikaz berotzeari, eta Mendigain dantza taldearen emanaldia eta bertsolarien saioa egongo da, besteak beste, ondoren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!