Frontoiaren barnealdea atontzeko lanak burutzen

Anboto 2010ko ira. 4a, 11:00

Jaien ondoren hasiko dituzte frontoia margotu eta aldagelak berriztea helburu duten lanak, 57.000 euroko aurrekontuagaz.

Jaien ondoren hasiko dituzte frontoia margotu eta aldagelak berriztea helburu duten lanak, 57.000 euroko aurrekontuagaz. Bizkaiko Foru Aldundiak emango du inbertsioaren %36 ordaintzeko diru-laguntza. Frontoiaren kanpoaldea berriztu zuten iaz tokiko inbertsioetarako diru-laguntzagaz finantzatuta, eta frontoiaren barnealdea atontzea da datozen asteetan hasiko dituzten obren helburua.

Txabola konponduko dute

Herri basoetan dagoen artzain txabola konpontzeko diru-laguntza izango du udalak, aurtengo aurrekontuan jasotako inbertsioa laguntzeko. Jeltzaleen eta gobernuaren botoekin onartu zuten aurrekontuan 25.000 euro jaso zituzten, eta aurrekontu proposamenaren alde bozkatu arren, inbertsio zehatz horregaz ez zeudela ados azaldu zuten jeltzaleek. Egoera ekonomikoa kontuan hartuta, ez zitzaiela aproposa iruditu esan zuten jeltzaleek. Gobernuak, bestetik, Mendigaineko artzain txabola herriaren ondarea dela eta konpondu ondoren herritarrek baliatzeko moduak bilatzeko asmoa zutela aurreratu zuen. Gobernuaren iritziz, orain konpondu ezean, jausteko arriskuan zegoen eraikina, eta \"herriaren ondarea gordetzeko asmoagaz\" konponduko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!