Biribilgunea egitea ez dago Aldundiaren aurreikuspenetan

Anboto 2010ko uzt. 9a, 13:50

Bizkaiko Aldundiaren aurtengo aurreikuspenetan ez dagoela Izurtzan biribilgunea egitea eta proiektua datorren urtean gauzatzea ere "oso gaitz" ikusten dutela jakinarazi zioten, joan zen barikuan Aldundian egin zuten batzarrean, Udalari.

Bizkaiko Aldundiaren aurtengo aurreikuspenetan ez dagoela Izurtzan biribilgunea egitea eta proiektua datorren urtean gauzatzea ere "oso gaitz" ikusten dutela jakinarazi zioten, joan zen barikuan Aldundian egin zuten batzarrean, Udalari. Biribilgunearen proiektua onar dezaten "Aldundiagaz atzera eta aurrera lau urte" daramatzatela eta "sinesgaitza" egiten zaiela joan zen barikuan Aldundiak eman zien erantzuna azaldu digu udal gobernuak: biribilgunea egiteko lanak Udalak berak finantzatuko zituela pentsatzen zutela erantzun zietela salatu du Ballarin jarduneko alkateak. Izurtzako Udalaren ordezkariek diotenez, "Aldundiaren ardurakoa den errepidean biribilgunea egiteko gure Udala 800.000 euro ordaintzeko prest egon litekeenik pentsatzea sinesgaitza" begitantzen zaio gobernu taldeari: "Guk ez dugu lau urteotan sekula hori esan, Udalak ez dauka-eta horretarako baliabiderik". Herrigunea igarotzen duten ibilgailuen abiduraren kalteak leuntzeko funtzioa izango lukeen biribilguneak herriarentzako duen garrantzia kontuan hartuta, asteon hitzarmen baterako proposamena bidali dutela Aldundira azaldu digu Udalak: proiektua Udalak osatzea eta egitasmoa finantzatzeko modua elkarregaz adostea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!