Herriko ordenamendua berrikusiko dute taldean

Anboto 2010ko uzt. 2a, 13:04

Joan zen barikuko udalbatzarrean, gobernu taldearen botoekin onartu zuten herriko ordenamenduaren berrikuspena egiteko lanen behin betiko esleipena. Abstenitu egin ziren jeltzaleak.

Joan zen barikuko udalbatzarrean, gobernu taldearen botoekin onartu zuten herriko ordenamenduaren berrikuspena egiteko lanen behin betiko esleipena. Abstenitu egin ziren jeltzaleak. Beraz, eta esleipenaren inguruko alegaziorik inork aurkeztu ez duenez, orain aste batzuk hautatu zuten Ramiro Mendiburu enpresari eman diote Izurtzako herri ordenamendua berraztertzeko egitekoa. Atzo izan zuten enpresak eta udalak lanen inguruko lehenengo hartu-emana; enpresak zer helburugaz eta zer funtzionamendugaz egingo dituen bere azterketak adosteko asmoz. Herri ordenamendua berrikusteko lanari buruzko informazioa zabaltzeko eta herritarrek euren ekarpenak egiteko batzar irekiak noiz egin ere lotu zuten. Ordenamendua berrikusiko duen enpresa behin betiko hautatzeagaz batera, Udalbiltzari sostengua adierazteko mozioa ere landu zuten barikuan: gobernu taldeak alde bozkatu zuen, eta abstenitu egin ziren, berriz, jeltzaleak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!