ADIFeko arduraduna eta Udala batzartuta

Anboto 2010ko eka. 28a, 10:18

Orain hilabete batzuetatik hona Durangoko mugan Abiadura Handiko Trenaren tunela egiteko burutu dituzten leherketen ondorioz, arrakalak agertu dira inguruko hainbat etxetan.

Orain hilabete batzuetatik hona Durangoko mugan Abiadura Handiko Trenaren tunela egiteko burutu dituzten leherketen ondorioz, arrakalak agertu dira inguruko hainbat etxetan. Azken hilabeteetan udalean euren kexak jakinarazi dituzten kaltetutako izurtzarren eskariak bildu eta ADIFen arduradunagaz egin duten batzarrera eraman dituzte udal ordezkariek: leherketek bost baserritan eragin dituzten arrakalak erakusten dituzten argazkiak obraren arduradunari helarazi dizkiote. Batzar berean bestalde, AHTa eraikitzen diharduen ADIF enpresaren seguruko perituagaz batera, udal arkitektua ere kalteak neurtzen dituztenean bertan egotea adostu dute udalak eta enpresaren ordezkariak. Eragindako kalte guztiak enpresak bere gain hartzea ziurtatzea dutela helburu azaldu dute udal arduradunek. Tunela eraikitzeko leherketak gauez egin izanak eragindako zarataren inguruko kexa ere mahaigaineratu zuen Udalak eguazteneko batzarrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!