Jaien egitaraua zehazteko batzarra gaur, udaletxean

Anboto 2010ko eka. 18a, 10:28

Gazte lokalean elkartzen diren herriko gazteekin jardun dute udaleko ordezkariek azken asteetan iraileko jaien egitaraua prestatzen.

Gazte lokalean elkartzen diren herriko gazteekin jardun dute udaleko ordezkariek azken asteetan iraileko jaien egitaraua prestatzen. Gaur, gobernu taldeak adierazi duenez, gazteek proposatutako ekimenak udaleko Kultura Batzordeko mahaiaren gainera eroatea izan da hurrengo pausua: egitaraua, horrenbestez, onartutzat emateko asmoz. Printzipioz, esan digutenez, iazkoagaz alderatuta ez dute jaietako aurrekontuan murrizketarik egitea espero: iraileko Andra Mari jaietako ohiturazko ekitaldiak mantentzeko asmoa dutela, eta urtero legez aurten ere berezitasunak eta berritasunak izango direla diote.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!