Herri ordenamendua berrikusiko duen enpresa, aukeratuta

Anboto 2010ko eka. 3a, 15:29

Ez-ohiko udalbatzarrean, Gobernu taldeko hiru zinegotziren aldeko botoekin onartu zuten joan zen barikuan, herriko berrikuspena egiteko lanak Ramiro Mendiburu enpresari esleitzea.

Ez-ohiko udalbatzarrean, Gobernu taldeko hiru zinegotziren aldeko botoekin onartu zuten joan zen barikuan, herriko berrikuspena egiteko lanak Ramiro Mendiburu enpresari esleitzea. Zinegotzi jeltzale bi falta izan ziren batzarrean, eta Oskar Zarrabeitia bozeroaleak azaldu zuen zergatik abstenitu zen bere alderdia: \"hautaketa prozesurako gure taldeak egin zituen proposamenak ez zituzten onartu, eta esleipena egiteko udalekoaz gainerako beste arkitekto baten azterketa eta iritzirik ere ez dute eskatu\", azpimarratu zuen Zarrabeitiak. Bost enpresak aurkeztu dituzte herriko hirigintza arautzen dituzten Arau Subsidiarioak berrikusteko proposamenak. Hautaketa egiteko, kontuan hartu dituzte lana burutzeko enpresa bakoitzak proposatutako aurrekontua, lanak burutzeko epeak eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko proposamenak. Hala azaldu zuen jarduneko alkatea den Iker Ballarinek. Arau Subsidiarioak berrikusteko udalak aukeratutako Ramiro Mendiburu enpresak, besteak beste, Izurtzan herrigune bat sortzea, eta mugikortasunagaz lotutako hainbat hobekuntza ere proposatzen dituela aurreratu dute. Herriaren hirigintzaren azterketa egiteko ardura izango duen enpresagaz Udala jarriko da hartu-emanetan orain, eta herritarrek parte hartzeko tartea ondoren zabalduko dela dio Udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!