Diru-laguntzak daudenean mantenduko ditu Udalak

Anboto 2010ko mai. 29a, 10:00

Herriko kirol eta kultur elkarteak diruz laguntzeko daukan diru-poltsan murrizketarik ez egitea aurten, beraz, orain arteko kopuruetan mantentzea onartu du Udalak.

Herriko kirol eta kultur elkarteak diruz laguntzeko daukan diru-poltsan murrizketarik ez egitea aurten, beraz, orain arteko kopuruetan mantentzea onartu du Udalak. Gobernu Taldea zein oposizioan dauden jeltzaleak ere Udalaren diru-laguntzak daudenean mantentzearen alde agertu dira. Inguruko Udaletan diru-laguntzen jaitsiera orokorrak egitea erabaki badute, murrizketarik ez dute beharrezko ikusi Izurtzan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!