San Nikolas eliza ingurua atontzeko lanak amaituta

Anboto 2010ko mai. 21a, 14:49

San Nikolas elizaren ingurua urbanizatu eta orain arte "autoentzako" zegoen lekua "herritarrentzako" berreskuratzeko asmoagaz hasi zituzten, joan zen urte amaieran, beharrak.

San Nikolas elizaren ingurua urbanizatu eta orain arte "autoentzako" zegoen lekua "herritarrentzako" berreskuratzeko asmoagaz hasi zituzten, joan zen urte amaieran, beharrak. Hilabeteetako lanen ondoren, jendeak autoa aparkatzeko erabiltzen zuen espazioa "lasai egoteko gune atsegin" bilakatu dela uste du Udal Gobernuak. Horrela, hasierako proiektuan jasota egon ez arren, besteak beste, lanek aurrera egin ahala erabaki dute Safet Bijelic eskulturgile durangarraren lanak ere bertan ipintzea. Lehenengoz ipini dute Izurtzan eskultura publiko bat. Lanak aurreikusi baino gehiago luzatu diren arren, Udal Gobernuak nabarmendu duenez, "batez ere, elizaren inguruko berdeguneko landaredia hazten denean" asko irabaziko du elizaren inguruak; "herritarrengan pentsatuta diseinatutako inguruak".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!