Arau ordezkatzaileak berrikusiko dituen taldearen hautatze-prozesua

Anboto 2010ko mai. 8a, 09:00

Soziologo, arkitektu eta abokatuek osatutako taldeak dira hautaketa prozesuan parte hartuko dutenak.

Datozen urteetan herriko ordenamendua gidatuko duten Arau Subsidiarioen berrikuspena eta berridazketa egiteko Udalak egin zuen deialdiari bost enpresak erantzun diotela jakinarazi dute Udalean. Datozen asteetan herriko arau ordezkatzaileak berrikusteko lana zer talderi esleitu erabaki beharko du Udalak, aurkeztutako proposamenak aztertzen jardun duen udal arkitektuak osatutako txostena eskuartean dutela Udal Batzordean lehenengo eta osoko bilkuran eztabaiduko dute ondoren. Aurkeztu diren taldeak, gehienak jakintza-alor anitzekoak direla aurreratu digu Udal Gobernuak; soziologo, arkitektu eta abokatuek osatutako taldeak dira hautaketa prozesuan parte hartuko dutenak. Profesional talde bakoitzak proposatutako baldintza, epe eta aurrekontuak baloratu eta egokien irizten diotena aukeratuko dute udalbatzarrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!