Biribilgunearen proiektuaren bigarren berrikuspena

Anboto 2010ko mai. 2a, 10:00

Asteon bidali du Udalak gasolindegiaren ondoan egin gura duen biribilgunearen proiektuaren bigarren berrikuspena Bizkaiko Aldundira.

Asteon bidali du Udalak gasolindegiaren ondoan egin gura duen biribilgunearen proiektuaren bigarren berrikuspena Bizkaiko Aldundira. Ezker abertzalea alkatetzan dagoenetik -orain 3 urtetik- dihardutela egitasmoa Aldundiak onartu dezan beharrean eta \"eskatutako baldintza guztiak betetzen ditugun arren, proiektua beti atzera botatzen digute\", diote Udalean. Teknikariak biribilgunearen plano eta memoriak aurkeztu dituen bakoitzean, Aldunditik jaso duten erantzuna \"txikikeriengatik\" aldaketak eskatzea izan dela salatu du Udal Gobernuak: \"farolak biribilgune barruan barik kanpoan leudekela hobeto, edo belarra barik zementua erabiltzea\", esaterako. Aldundiaren jabetzakoa den eta herria zeharkatzen duen errepidetik igarotzen diren ibilgailuen kopurua eta abiaduraren arazoari \"konponbidea bilatzeko borondaterik ez du agertzen Aldundiak\", dio Udal Gobernuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!