Argiteria berrizteko diru-laguntza

Anboto 2010ko mar. 29a, 10:00

Kaleko argiteria zein frontoi barruko bonbillak aldatuko dituzte Aste Santu ondoren herri guztian.

Kaleko argiteria zein frontoi barruko bonbillak aldatuko dituzte Aste Santu ondoren herri guztian. Argiteria publikoan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko kenduko dute argiteria sistema zaharkitua, eta bonbilla berriak ipiniko dituzte. Udalaren 2010erako aurrekontuetan ere energia alperrik galtzea eragozteko neurriak hartzeko diru-atala gordeta daukaten arren, aipatutako argiteriaren berriztea egiteko gastuaren %70 ordaintzeko diru-laguntza onartu dutela jakinarazi dio Bizkaiko Aldundiak Udalari. Bestalde, kirol azpiegiturak berrizteko Bizkaiko Aldundiak ematen duen diru-laguntza jaso ahal izateko proiektua aurkeztuko du Udalak: diru-laguntza horregaz, frontoiaren barrualdea margotzeko eta atontzeko helburua dutela azaldu du Udaleko Gobernu Taldeak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!