Oskar Zarrabeitia Izurtzako EAJko zerrendaburua hauteskundeetan

Anboto 2010ko mar. 16a, 09:47

Izurtzako EAJko afiliatuen asanbladak aho batez erabaki du Oskar Zarrabeitia izatea 2011ko udal hauteskundeetan alkategaia.

Izurtzako EAJko afiliatuen asanbladak aho batez erabaki du Oskar Zarrabeitia izatea 2011ko udal hauteskundeetan alkategaia. Zarrabeitiak 33 urte ditu eta ogibidez kontablea da. Legegintzaldi honetan EAJko bozeramailea da eta aurreko hauteskundeetan jeltzaleen zerrendaburua izan zen. Laugarren legegintzaldia izango du hau Izurtzako EAJn. Durangaldeko Amankomunazgoan EAJko ordezkaria da eta Kultura, Kirol, Euskara eta Kontsumo Batzordeko presidentea da. Zarrabeitia 1999an afiliatu zen EAJra. Alkatetzarako hautagai moduan aurkezten den bigarren aldi da. \"Izurtzarren alde lan egiteko ilusio handia dut. Oraingo Gobernu Taldeak egin duen gestioaren lekuko izan gara eta argi daukagu herriaren beharrak zeintzuk diren eta herritarrek zer eskatzen duten\". Gaineratu duenez, afiliatu jeltzaileek jasotako \"babesa\" eskertu gura die.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!