Jeltzaleen iritzia herrian radarrak ipintzeari buruz

Anboto 2010ko mar. 11a, 16:13

Udalerria erdibitzen duen BI-623 errepidearen aldamenetan orain aste batzuk agertutako radar faltsuen inguruan bere jarrera eman zuten joan zen barikuan jeltzaleek jakitera.

Udalerria erdibitzen duen BI-623 errepidearen aldamenetan orain aste batzuk agertutako radar faltsuen inguruan bere jarrera eman zuten joan zen barikuan jeltzaleek jakitera. Euren Interneteko txokoan argitaratutako oharrean diotenez, Udal Gobernuak "aldarrikatzen duena radarrak ipintzea bada, eskaria behar bezala egitea da egin beharko luketena". Abiadura kontrolatzeko radarrak ipintzeko eskari hori Eusko Jaurlaritzari luzatu beharko lioketela azpimarratzen dute. Radarrak ezartzeko eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarena dela nabarmendu du EAJk, eta udalerriaren lurretan abiadura kontrolatzeko radarrak ipintzea instantzia horietan eskatu beharko lukeela udal gobernuak. Udalerritik igarotzen diren autoen abiadura moteltzeko udal gobernuak hartzen dituen neurriak "aintzat hartu eta defendatuko" dituztela ere badiote jeltzaleek. Beti ere, hartzen diren neurriok "dagozkien tramite administratibo guztiak" beteta hartzea dela bidea ere azpimarratu dute idatzian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!