Helbide berria dauka Udalaren webguneak

Anboto 2010ko mar. 7a, 08:00

Gobernu Talde berria sartzeagaz batera, orain hiru urte martxan ipini zuten webgunea hobetu beharra zegoela ohartuta, enpresa bati egin dio Gobernu Taldeak Udalaren webgunea sortu eta kudeatzeko enkargua.

Gobernu Talde berria sartzeagaz batera, orain hiru urte martxan ipini zuten webgunea hobetu beharra zegoela ohartuta, enpresa bati egin dio Gobernu Taldeak Udalaren webgunea sortu eta kudeatzeko enkargua. Inguruko herrietako Udalen Interneteko guneak ikusita eta garapena etenik bakoa dela ikusita hartu ei zuten webgunea berritzeko erabakia. Webguneak eskaintzen dituen atal guztiak oraindik martxan ez dauden arren, hemendik hilabete ingururako diseinuaren ezaugarri nagusiak finkatuta edukitzea aurreikusten dute Udalean. Oraingoz, \'Izurtza denon artean\' gobernuaren aldizkaria jaisteko aukera, iazko lehiaketara aurkeztutako argazkien bilduma, garraio publikoari buruzko informazioa, eta abar daude erabilgarri.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!