Udalak helegitea aurkeztu du radarren zigorragatik

Anboto 2010ko ots. 25a, 12:45

Radar faltsuak ipini izana Udalari egotzi eta santzio ekonomiko baten berri emanez Bizkaiko Aldunditik jaso zuten idatziari helegitea aurkeztu diotela jakirazi dute Udalean.

Radar faltsuak ipini izana Udalari egotzi eta santzio ekonomiko baten berri emanez Bizkaiko Aldunditik jaso zuten idatziari helegitea aurkeztu diotela jakirazi dute Udalean. Iker Ballarin alkateordeak jakinarazi duenez, \"Udalak radarren kontuan ezelako zerikusirik ez daukala erantzun diegu beste idazki batean\". Udalak aurkeztutako helegite horri Aldundiak zer erantzun emango dion zain daude Gobernu Taldean orain. Gobernu Taldeak radarrak ipini ez dituela azpimarratu baina aldi berean gezurretako radarrak agertu zirenetik gidariek kontu handiagoz, astiroago, zeharketzen dutela herria nabarmendu du Ballarinek, eta radar bat ipiniko balute herriak onura nabarmena izango lukeela defendatu du. Oposizioan dauden jeltzaleek, aldiz, radarren inguruko gai honen berri komunikabideen bitartez izan dutela azpimarratu dute, eta Aldunditik jasotako zigorraren berri Gobernuak ez diela eman salatu dute ohar batean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!