Erabilera anitzeko eraikina eraikitzeko galdeketa

Anboto 2010ko ots. 17a, 16:27

Izurtzari bizitasuna eman guran, erabilera anitzeko eraikina eraikitzea proposatu du Gobernu Taldeak. Eraikin berria frontoi ondoan egongo litzateke. Guztira, hiru solairu aurreikusi dituzte. Hala ere, herritarren iritzia ere ezagutu gura dutela dio alkateak.

Izurtzari bizitasuna eman guran, erabilera anitzeko eraikina eraikitzea proposatu du Gobernu Taldeak. Kirol, kultura eta gizarte ekimenak eraikin \"egoki\" batean antolatzeko eta \"kalitateko\" zerbitzuak eskaintzeko gune bat herrian premiazkoa dela azaldu du Lorea Muñoz alkateak. Hala ere, herritarren iritzia ere ezagutu gura dutela dio alkateak. Denon artean ekimenean parte hartzen duten izurtzarrak ados badaude ere, gainerakoei zer deritzoten jakiteko galdeketa egiten ei dabiltza. \"Dagoeneko proiektuaren aldeko erantzun batzuk jaso ditugu, eta aldaketa batzuk ere proposatu dizkigu bat edo bestek\". Eraikin berria frontoi ondoan egongo litzateke. Guztira, hiru solairu aurreikusi dituzte. Lehenengoan txokoa, medikuaren kontsulta, sarrera eta gazteen lokala egongo lirateke. Bigarrenean aldagelak, dutxak, makina gela, rokodromoa eta gimnasia gela. Azkeneko solairuan jubilatuentzako gunea, liburutegi berria eta musika gela jartzea da asmoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!