Izurtzan jarritako radarrak ez dira Jaurlaritzarenak

Anboto 2010ko ots. 9a, 13:00

Komunikabideek asteotan radar hauen inguruan Jaurlaritzaren adierazpenak jaso dituzten arren, Herrizaingo Sailak gezurtatu egin du orain bereak direnik.

Durango eta Gasteiz lotzen dituen N-623 errepidean radarrak diruditen lau kutxa jarrita daude Izurtzan. Herriko sarrera eta irteeran kartelek radarrak daudela ohartarazten dute. Komunikabideek asteotan radar hauen inguruan Jaurlaritzaren adierazpenak jaso dituzten arren, Herrizaingo Sailak gezurtatu egin du orain bereak direnik. Lorea Muñoz alkateak azaldu duenez \"Udalak ez daki ezer eta ez ditu radarrak jarri\". Alkatearen berbetan, Udalak sarritan eskatu dio Aldundiari abiadura moteltzeko neurriak hartzeko. \"Radarrak nork jarri dituen ez jakin arren, azken egunetan ibilgailuak askoz astiroago joan dira. Beraz, benetako radarrak jarriaz gero abiadura moteldu daitekelakoan gaude. Gai hau hobeto aztertu beharra dago eta irtenbideren bat bilatu abiadura seinaleak bete daitezen\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!