Arau subsidiarioetan egin gura duten aldaketari buruz

Anboto 2010ko urt. 30a, 09:00

Udal arkitektoa eta Arau Subsidiarioen aldaketa jasotzen duen txostena idazten diharduten arkitektoa eta abokatua izan ziren Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza saileko batzarrean.

Udal arkitektoa eta Arau Subsidiarioen aldaketa jasotzen duen txostena idazten diharduten arkitektoa eta abokatua izan ziren Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza saileko batzarrean. Hitzorduaren helburua herriko Arau Subsidiarioetan nekazaritza-lur izendapena duen lursaila etxebizitza sozialak eraikitzera bideratu ahal izateko Udalak hasi duen arauen aldaketa puntualerako tramitazioaren berri ematea izan zuten. Eusko Jaurlaritzari Udalak hasi duen prozesuaren berri eman zioten urtarrilaren 27ko batzarrean, Gobernuak dioenez, prozesua aurreratuago dagoenean eragozpenak sortzea ekiditeko. Batzarra \"nahiko positiboa\" izan zela azaldu dute. Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren inguruko txosten juridiko eta teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginarena lantzen dihardute bitartean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!