Arau Subsidiarioak aldatzeko proposamena

Anboto 2010ko urt. 19a, 13:11

Udal Gobernuak etxebizitza sozialak eraikitzeko Gazte Lokalaren pareko lursaila aukeratzeko arrazoiak azaldu zituen urteko azken plenoan Udal arkitektoak.

Udal Gobernuak etxebizitza sozialak eraikitzeko Gazte Lokalaren pareko lursaila aukeratzeko arrazoiak azaldu zituen urteko azken plenoan Udal arkitektoak. Udalbatzar berean, jeltzaleek etxebizitza sozialak eraikitzeko defendatzen duten kokapen alternatiboa behin betirako alboratzeko dituen arrazoiak be mahai gaineratu zituen Udal arkitektoak. Etxebizitza sozialak eraikitzeko orain nekazal erabilerarako lur moduan sailkatuta dagoen lursailaren izendapena aldatzeko prozesua abiatu dute Udalean. Arau Subsidiarioak puntualki aldatzeko prozesua abiatzeko, txostena idazten dihardutela Udaleko abokatuak eta arkitektoak. Iazko iraileko udalbatzar batean lotu zuen Udalak 15 etxebizitza sozial eraikitzeko baliatuko duen 1.600 metro koadroko lursailaren erosketaren hitzarmena. Lursail horretan etxebizitza sozialak eraikitzeko tramiteak abiatu dituzte, beraz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!