UEMAn sartzeko azken pausua eman dute

Anboto 2010ko urt. 11a, 09:28

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeko Izurtzako Udalean emateko zeukaten azken pausua eman zuten urteko azkeneko udalbatzarrean.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeko Izurtzako Udalean emateko zeukaten azken pausua eman zuten urteko azkeneko udalbatzarrean. Ezker Abertzaleko Gobernu Taldeak proposatuta, mankomunitateko kide bilakatzeko prozesuan falta zen oniritzia eman zuen udalbatzarrak, beraz. Herritarren %70etik gora euskaldun dituzten udalerrietako bizitza soziala –publikoa zein pribatua– euskaraz izan dadin bultzatzeko neurriak hartzea du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak helburu; udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea. Atxondo, Otxandio eta Mallabiarekin batera, Durangaldean UEMAko kide den laugarren herria da Izurtza.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!