Datorren urteko aurrekontua adosteko udalbatzarra

Anboto 2009ko aza. 13a, 08:57

Iazkoarekin alderatuta, Lorea Muñoz alkateak proposamenari buruz azaldu digunez, Foru Aldundiaren aldetik jasotako diru-laguntzen murrizketa aintzat hartuta, Udalaren aurrekontu orokorra ere egoera ekonomikora moldatzeko beharra ikusten du Gobernuak.

Urtarriletik aurrera Udalaren egitasmo nagusiak finantzatuko dituen aurrekontuen proposamena eroan du Gobernu Taldeak gaur eguerdiko udalbatzarrera. Osotara, 670.000 euroko diru eragiketak aurreikusten ditu Gobernu Taldeak aurkeztutako proposamenak.

Iazkoarekin alderatuta, Lorea Muñoz alkateak proposamenari buruz azaldu digunez, Foru Aldundiaren aldetik jasotako diru-laguntzen murrizketa aintzat hartuta, Udalaren aurrekontu orokorra ere egoera ekonomikora moldatzeko beharra ikusten du Gobernuak. Aurrekontu proposameneko kopuruak iazkoak baino apalagoak dira, beraz, eta, “urtean zehar bestelako egitasmoak finantzatzeko diru-laguntza berriak sortuko balira, soberakinarekin finantzatuko” lukete.

Inbertsioetarako

Datorren urtean gauzatuko lituzketen inbertsioetarako 212.000 euro bideratzea jasotzen du Gobernu Taldearen proposamenak: babeseko etxebizitzak eraikiko dituzten lursailaren kalifikazioa aldatzeko prozesura bideratzea diru kopururik handiena jasotzen du proposamenak.

Gaur eguerdiko udalbatzarrean 2010erako aurrekontuari buruzko euren iritziak emateko eta bozkatzeko aukera izan dute udal taldeek.

Aurrekontuak onartzen bizkorren ibili zen Udaletxea izan zen Izurtzakoa iaz, eta aurten ere herri horretan aurkeztu dute proposamena inon baino lehenago.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!