Kontzertuak Txabolaren bigarren urtemugarako

Anboto 2009ko aza. 6a, 15:01

Orreaga 778, Last Rebels, Material Rechazado, Old Glories, Tribute to Cock Sparrer eta Sermond’s taldeek girotuko dute entsegu lokalaren urteurren jaia.

Sei musika talderen zuzenekoekin ospatuko dute bihar, azaroaren 7an, Mañariko eta Izurtzako musika taldeetako gazteek elkartzeko eta entseguetarako orain bi urtetik erabiltzen duten “Txabolaren” bigarren urtebetetzea.

Durangaldean eta Gipuzkoan punk doinuak lantzen dituzten dozena erdi talde aukeratu dituzte, bihar 21:30ean hasita, Gaztelekuan kontzertua eskaintzeko: Orreaga 778, Last Rebels, Material Rechazado, Old Glories, Tribute to Cock Sparrer eta Sermond’s taldeek girotuko dute entsegu lokalaren urteurren jaia.

Orain bi urtetik Izurtza eta Mañariko musika talde bik erabiltzen duten Txabola entsegu lokalean grabaziorako baliabideak ipintzea dute bertan biltzen diren musikariek helburu. Hain zuzen ere, biharkoa lako kontzertuen bitartez, apurka-apurka inguruko  taldeek autogestioaren bitartez euren kantak grabatzeko baliabideak lortu gura dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!