Jaietako irudiak bideoan bildu ditu Bitañok

Anboto 2009ko urr. 30a, 13:39

Interneteko www.izurtza.org helbidean ipini dute egindako lana ikusgai.

Herriko jaietan eta aurten herrian izan den Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean hartutako ehun argazki inguruko bildumarekin ikus-entzunezkoa osatu du Bitaño kultur elkarteak. Interneteko www.izurtza.org helbidean ipini dute egindako lana ikusgai.

Orain arte, herriko etxeetan batutako argazki zaharren erakusketa antolatu du, besteak beste Bitaño elkarteak: etxez etxe antzinako argazkiak batu eta Udaletxean erakusketan ipini dituzte.
Izurtzaren iraganari buruzko elkartearen interes horrek eroan ditu irudiak ez ezik, antzinako kontuak ere protagonisten ahotik jasotzera. Herritarrekin izandako elkarrizketetan batutako istorio eta kontakizun horiekin liburua osatu gura dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!