Udalaren azken erabakiak azaltzeko herri-batzarra

Anboto 2009ko urr. 27a, 15:07

Herritar guztiak egon ziren deituta eguaztenean Jubilatuen Elkartean egin zuten herri-batzarrera.

Azken asteetan Udalean eztabaida piztu duten gaien inguruan Udal Gobernuak bere azalpenak entzutera gonbidatu zituen izurtzarrak joan zen astean. Udalean hartu dituzten eta Udal Gobernuak oso garrantzitsutzat dituen bi gairen ingurukoa izan zen herri-batzarra.

Batetik, AR2 Zati Egitasmoaren inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratutako sententziari buruzko Gobernuaren irakurketa egin eta azaldu zuten. Horretara, herriko lurralde antolamenduari buruzko egitasmoak ere jendarteratu gura izan zituzten Jubilatuen Elkarteko batzarrean.

Bigarrenik, datozen hileetan etxebizitza sozialak eraikitzen hasteko Udal Gobernuak orain arte eman dituen pausuak ere azaldu gura izan zizkieten izurtzarrei Gobernuko ordezkariek. Udaleko ordezkariengandik jaso zuten bertaratutakoek herriarentzako “berebiziko” garrantzia daukaten gaiei buruzko informazioa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!