Babeseko 15 etxebizitza eraiki gura ditue, frontoi ondoan

Anboto 2009ko ira. 10a, 16:33

Herrian egingo diren lehenengo babeseko etxebizitzak eraiki ahal izateko lurrak eskuratu gura ditu Udalak. Azkeneko Hirigintza Batzordean frontoi ondoko lurrak erosteko hitzarmenaren txostena aurkeztu zuten. Biharko udalbatzarrean oniritzia jasotzen badu, 1.600 metro koadroko lurretan babeseko 15 etxebizizta eraikiko dituzte.

Lorea Muñoz alkatearen berbatan, izurtzarrendako “proiektu garrantzitsua” da: “Orain arte urak hartu ditzakeen lurrak genituen eta arau subsidiarioengatik leku horietan ezin izan dugu etxebizitza proiekturik martxan jarri. Hitzarmen hau sinatuta herriko lehenengo babeseko etxebizitzak eraikiko ditugu”. “Hitzarmen horren bitartez, herriko gazteek ez dute kanpora joan beharko etxebizitza bila”.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!