"Munduko Kopan parte hartzea dut helburu"

Anboto 2009ko ira. 1a, 09:41

Egoitz Murgoitiok (1983, Abadiño) Izurtzan ere baditu sustraiak. Hangoa du aita. Urte hasieran ziklo-krosean profesional legez arituko zela jakinarazi zuen, Hirumet eta Carlettiren babesletzari esker. Munduko Kopan parte hartzeko, ordea, beste bultzadatxo bat behar du. Izurtzako Udala babesle legez gehitu zaio eta urte amaierarako errifak aterako ditu. Saria txirrindularitzako arropa ekipamendu konpletoa da.

Egoitz Murgoitiok (1983, Abadiño) Izurtzan ere baditu sustraiak. Hangoa du aita. Urte hasieran ziklo-krosean profesional legez arituko zela jakinarazi zuen, Hirumet eta Carlettiren babesletzari esker. Munduko Kopan parte hartzeko, ordea, beste bultzadatxo bat behar du. Izurtzako Udala babesle legez gehitu zaio eta urte amaierarako errifak aterako ditu. Saria txirrindularitzako arropa ekipamendu konpletoa da.

Urte hasieran ziklo-krosera profesionalki dedikatzeko erabakia hartu zenuen. Zelan etorri zitzaizun urrats hori emateko aukera?
Aurretik, sei urtean, errepidean zentratuta egon nintzen. Urtebete profesional legez ere egin nuen Nicolas-Mateos taldean. Aukera hori amaituta, berriro amateurretatik profesionaletarako saltoa zail ikusten nuen, adinagatik bakarrik bada ere, eta ziklo-krosa betidanik gustatu zaidanez, probatzea erabaki nuen. Ibili izan naiz ziklo kroseko proba solteak korritzen han eta hemen. David Secok ere animatu ninduen urratsa ematera.

Egoitz_barrua.JPGSegituan irabazi zenuen lehen lasterketa, Osintxun. Ondoren, Bizkaiko txapeldun geratu zinen Elorrion.
Osintxukoa Espainiako Txapelketako proba zen eta gogoan dut zirkuitua oso lokaztuta zegoela. Isaac Suarez eta antzerako goi mailako txirrindularien parean ibili nintzela ikustea pozgarri egin zitzaidan. Elorriokoa Euskal Herriko Federazioak antolatu zuen. Javier Ruiz de Larrinaga hiru segundugatik nagusitu zitzaidan, baina arabarra da; neu izan nintzen lehen bizkaitarra.

Nork esango zizun hain maila altuan ibiliko zinela orain hiru urte tibia eta peronea apurtu zenituenean.

Sasoi hartan errepidera bueltatzea ere oso zail ikusten nuen. Medikuek esaten zuten hankaren egoera ez zela ona. Orduan, nire helburu nagusia hanka bizimodu normala egiteko adina errekuperatzea izan zen. Zorionez errekuperazio prozesua ondo joan zen. Neuk ere neure aldetik neukan dena eman nuen.

Esperientzia hark txirrindulari legez zailtzen lagundu dizu?

Batez ere, benetan zer nahi dudan argi izaten lagundu dit. Benetan nahi dudana bizikletan ibiltzea dela ohartu nintzen.

Urriaren 4an Munduko Kopa hasiko da Trevison (Italian). Kopan parte hartzeko babesle bila zabiltza.

Bai. Munduko Kopa bederatzi probek osatzen dute eta badakit denetan ezingo dudala parte hartu, probaren batek Euskadiko Txapelketarekin bat egingo duelako, esaterako. Iaz proba bitan parte hartu nuen, baina asmoa aurten ahal dudan denetan aritzea da. Lasterketa batzuk Belgikan eta Herbeheretan dira. Herrialde horietan ziklo kroserako ikaragarrizko afizioa dago.

Aurretik baduzu beste hitzordu bat Izurtzan.

Ez dakit bestelako konpromisoek ahalbidetuko didaten, baina ahal dudan guztia egingo dut Izurtzako proban parte hartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!