
Uztailaren 24 eta abuztuaren 2 arteko egunetan Izurtzan izango diren berbaldi, eztabaida, antzerki eta poesia emanaldi, mendi martxa eta manifestazioak aurkeztu dituzte. Antolatzaileek, Izurtzako hitzordua “erresistentzia gune” izan daiten gura dute, eta “desarrollismoari eta zapalkuntzari aurre egiteko” helburuz antolatu dutela diote, hamalaugarren edizioa duen AHTaren kontrako akanpada. Barrea, jaia eta lana uztartuko dituen bilgunea izango dela akanpada azpimarratu dute prentsaurrean bildutakoek. “Gizarte kapitalista jasangaitz honekiko ikuspuntu kritikoa eta bizimodu orekatu eta sistemaren ezarpenetatik askea” bultzatzeko lan egingo dutela azpimarratu dute, eta akanpadako egunetan "AHTrik ez oihua entzungo da obren makinena baino gehiago".
Abuztuaren 1ean manifestazioa
Uztailaren 24ko eta abuztuaren 2ko akanpadaren aldarrikapena gizarteratzeko, abuztuaren 1ean manifestazioa egingo dute, 12:00etan Durangoko Andra Marian hasita. Durangotik, Iurretako Orozketa auzoan egiten diharduten lanetara egingo duten manifestazioan parte hartzeko deialdi zabala egin dute, "AHTaren kontra dauden jende guztiari". Tartean, astean zehar, egun osoan askotariko ekitaldiak eta ekimenak izango dira Izurtzako akanpadan.
EGITARAUA
Uztailak 23:
• 19:00etan, aurkezpena
Uztailak 24:
• 18:30ean, ‘Orkestra Nazionala’ Durangoko Gaztetxetik
• 21:00etan, ‘AHTaren izenean Amen’ antzezlana Durangoko Santa Ana plazan
Uztailak 25:
• 09:30etan, Bizikleta martxa
• 12:00etan, Luntx herrikoia
• 16:00etan, “TAV: Las razones del no” liburuaren aurkezpena
• 17:00etan, Tailerra
• 21:00etan, Kontzertuak
Uztailak 26:
• 09:30ean, Mendi ibilaldia
• 14:00etan, Bazkaria Mañarian
• 17:00etan, Topaketa
• 20:00etan, Jolasak
• 23:00etan,Poesia eta antzerki emanaldiak
Uztailak 27:
• 19:00etan, ‘Requiem’ liburuaren aurkezpena
• 23:00an, Kontzertua
Uztailak 28:
• 10:00etan, Asablada
• 18:00etan, Eztabaidak
• 23:00etan, Zinema
Uztailak 29:
• 10:00etan, Mendi martxa
• 17:00etan, Pailazoak
• 19:00etan, ‘Bienvenidos a la Máquina’ liburuaren aurkezpena
• 23:00etan, Kafe-tertulia
Uztailak 30:
• 17:00etan, Batzarra
• 19:00etan, Hitzaldia
• 23:00etan, Antzerkia
Uztailak 31:
• 10:00etan, Tailerra
• 17:00etan, Hitzaldia
• 23:00etan, Antzerkia
Abuztuak 1:
• 12:00etan, Manifestazioa
• 23:00etan, Kontzertuak
Abuztua 2:
• 12:00etan, Hitzaldia
• 17:00etan, Batzarra