AHTaren kontrako aldarria zabaltzeko eguna

Anboto 2009ko mar. 12a, 12:55

Egun osoan zehar ekitaldiak antolatu dituzte herriko gazteek zapaturako, martxoaren 14rako.

Herriko gazteek antolatuta, 'Izurtzak AHTri stop' lemapean, Tabira inguruan “hasi dituzten obrekiko” eta Abiadura Handiko Trenagazko gaitzespena adierazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Goizean goiz, 10:00etan egin dute mendi martxarako hitzordua, herriko plazatik irtenda. Presatik, Mendigainetik eta Bitañotik egingo dute Abiadura Handiko Trenaren kontrako jarrera kaleratzeko helburuz antolatu duten ibilbidea.

Menditik bueltan, enkartelada eta bertso bazkaria izango dira hurrengo hitzorduak.  Gorka Lazkano berriztarrak eta Eneko Abasolo “Abarkas” iurretarrak jardungo dute bertsotan. Eta bazkari eta bertsoen oondoren, AHTaren gaineko ikus-entzunezkoen emanaldia izango da.

Gauez, punk-rock doinuak lantzen dituzten Durangaldeko taldeen kontzertuek emango dute amaitutzat herriko gazteek antolatutako eguna. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!