Apaingarriak egin eta memoria lantzeko saioak

Anboto 2009ko urt. 30a, 14:08

Durangaldeko Mankomunitateak antolatzen dituen tailer bi dituzte herriko 55 urtetik gorako izurtzarrek aukeran.

Durangaldeko Mankomunitateak antolatzen dituen tailer  bi dituzte herriko 55 urtetik gorako izurtzarrek aukeran. Urteko lehenengo  hiruhilabeteetan da zita. Astean birritan, herriko adinekoendako aproposak izan daitezkeen tailerrak izango dira. Astean behin, martitzenetan, Memoria lantzeko tailerra izango dabe. 17:00 eta 18:30ak arte, memoria lantzen ikasteko hitzordua. Bestetik, adin tarte bereko izurtzarrei zuzenduta,  Apaingarrien tailerra egingo dute barikuetan, 17:00etan hasi eta 19:00ak bitartean.

Frontenis txapelketa

Otsailaren 6, 7 eta 8rako frontenis txapelketa antolatu dabe bigarren urtez  herriko gazteek. Parte hartu gura duenak gazte lokalean emon leike izena datozen egunetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!