Astean birritan izango da arkitektua Udalean

Anboto 2008ko urr. 9a, 10:22

Herrian etorkizunerako dituzten egitasmoak finkatu eta garatzeko, zein Udalean aholkularitza lana egiteko beharrezko ikusten dutelako, arkitektuak Udalean daukan lanaldia bikoiztuko dute.

Herrian etorkizunerako dituzten egitasmoak finkatu eta garatzeko, zein Udalean aholkularitza lana egiteko beharrezko ikusten dutelako, arkitektuak Udalean daukan lanaldia bikoiztea erabaki du Gobernu Taldeak.
 
Horrela, orainarte astean egun baten izan badute udal arkitektuaren bisita, astean birritan izango da Izurtzako Udalean aurrerantzean. Lorea Muñozen berbetan jaso dugunez, datozen hilabete eta urteetan, hirigintzari eta lurralde antolamenduari dagozkion gaietan, herrian dituzten erronkei erantzuteko beharrezko duten asesoramendua eskainiko die asteoko bi bisita horietan arkitektuak. Besteak beste, etxebizitza berriak eraikitzeko eta saihesbidea eraikitzeko egitasmoaren diseinu eta plangintzan beharko dabe Udalean arkitektu baten aholkularitza. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!