
Margolariek agertutako askotariko teknikekin eta lehiaketan aurkeztutako lanen kalitatearekin oso pozik geratu dira antolatzaileak; olioagaz, akuarelagaz eta arkatzagaz egindako lanak aurkeztu dituzte, besteak beste. Bero itzela egin zuen arren, giro polita egon zela herrian nabarmendu digute antolatzaileek, eta lehenengo edizioa izateko parte-hartzaile kopurua handia izan dela ere bai. Horregatik nabarmendu gura izan dute antolatzaileek, datorren urtean ere antolatuko dutela; deialdi zabalagoa egin eta aurten izan ez den sari lokala ere eskainiko ei dute.
Hasiera batean halan aurreikusita ez zeukien arren, lehiaketara aurkeztu eta herrian osatutako lanak hamabost egunez ikusgai izango dira Udaletxean.