Saihesbidearen inguruko batzarrerako deialdia

Anboto 2008ko mai. 8a, 15:39

saihesbidea egiteko daukan egitasmoari buruzko informazinoa zabaltzeko batzarra.

Batez be errepidearen izkinetan bizi diren herritarrendako interesekoa izango delakoan, Udalak saihesbidea egiteko daukan egitasmoari buruzko informazinoa zabaltzeko batzarra egingo dau, maiatzaren 14an. 19:00etarako Udaleko pleno aretoan egin dabe batzar informatiborako deialdia, eta bertan izango dira bai Lorea Muñoz alkatea bai Udaleko arkitekto eta teknikaria. Udaleko Hirigintza batzordeko ordezkariek be batzarrerako deialdia jasoko dabela azaldu deuskue.

Lehenago Abiadura Handiko Trenaren inguruan egin daben moduan, azaldu deuskue Udalean, herritarrei informazinoa helarazotea eta euren eritzi, ekarpen eta galderak entzun eta erantzutea izango da datorren eguazteneko batzarraren helburua. Iker Ballarin zinegotziak azaldu deuskunez, “izurtzarren eritziak jaso eta horreen arabera ekiteko” informazino elkartrukaketa hori bultzatuko dabe. Herriarendako egitasmo oso inportantea dela saihesbidea dinoe, eta herritarrek batzarrera gerturatzeko interesa izango dabela itxaroten dabela be azpimarratu dabe.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!