Antzerki tailerra martxan jartzeko

Anboto 2008ko ots. 21a, 12:18

Datozen hilabeteetan antzerki tailerra martxan ipini guran dabiltza herrian eta, taldea osatzeko, izena emoteko epea zabaldu berri dute

Datozen hilabeteetan antzerki tailerra martxan ipini guran dabiltza herrian eta, taldea osatzeko, izena emoteko epea zabaldu berri dute. Antzerkian jarduteko interesa duten herritar guztiei zabaldu diet izena eman eta parte hartzeko gonbita. Antzerki mundura gerturatzeko gogoa duten guztiek martxoaren 10era arteko tartea izango dute euren izena zerrendari gehitzeko.

Herrian kultur eskaintza eta herriko giroa bera zabaltzeko helburuarekin sortu gura dute Bitaño elkartearen bitartez antzerki tailerra. Herritarren arteko hartu-emana bideratzeko modu bat izateaz gainera, herrian bertan ekimen kulturalari behar dauen bultzada emon gura diote. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!