Aterpetxea, harrera etxe lez

Anboto 2007ko urr. 4a, 12:52

Bizkaiko Aldundiaren jabegokoa den aterpetxera 18 gazte etorri ziren abuztuan, eta bertan bizi dira ordutik.

Herri sarrerako aterpetxea harrera pisu bilakatu da abuztutik hona. Abuztuan Bizkaiko Aldundiaren jabegokoa den aterpetxera 18 gazte etorri zirenetik, paper hori betetzen dihardu Aldundiaren aterpetxea den eraikinak.

Izurtzako alkate Lorea Muñozek esan digunez, Udaleko ordezkariak bisitan gonbidatu dituzte aterpetxera. Irailean egon ziren Udaleko ordezkariak aterpetxean; izan ere, Aldundiak Udaleko ordezkarien oniritzia behar ez badu ere, euren lanaren barri emon gura izan diete. 18 urtera arteko gazteak direla aterpetxean hezkuntza jasotzen dutenak. Muñozek berak zehaztu digunez, eurak aterpetxera bertaratu zirenean mahaiak atontzen zebiltzan batzuk, eta gaztelerazko klaseak jasotzen beste batzuk. 10 eta 14 urte bitarteko gazteak dira aterpetxean daudenak, eta 18 urte betetzen dituzten arte egongo dira harrera-etxean. Adin nagusikoak izan arte egoten dira bertan gazteok. Gazte etorkinak hartzeko Aldundiak dituen azpiegituren arteko bat da Izurtzakoa abuztuaz geroztik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!