Urkiolako errogatibarako izen-ematea hasi dabe

Anboto 2007ko uzt. 20a, 13:52

Urteroko ohiturari jarraituz, abuztuaren 16an, San Roke egunean, Urkiolako santutegira errogatiba egingo dute izurtzarrek. Errogatiba ondorengo bazkarian parte hartu nahi duenak Udalaletxean eman dezake izena, udal-ordutegian (11:30-15:00).

Aurten, iaz moduan, Urkiolako Buenos Aires jatetxean bazkalduko dute. “Iaz ondo jan zutela-eta, gustura geratu zirela esan digute, eta horregaitik jatetxea mantentzea erabaki udgu”, udal ordezkarien esanetan.

Aurretik, 12:00etan, meza izango dute Urkiolako santutegian. Ondoren, dantza saioa egingo dute santutegiko plazan eta trikitilariek ere giroa alaituko dute.

Gero, errogatibara joandakoak Buenos Airesera jaitsiko dira bazkaltzeko. Bazkaritan ardoa dohainik izango da.

Deialdiak Berrian

Bestalde, Udalak egunkarietan informazioa argitaratzea erabakitzen daunean,  horreetako egunkari bat Berria izatea onartu zuen azkenengo udalbatzarrean. Gobernu Batzordearen proposamen horren helburua euskara sustatzea da. Orain arte, Izurtzak ez zeukan Berria udal informazioa jakinarazteko aukeratuen artean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!