Komisino bitan atal barriak sortu ditue, etorkinena besteak beste

Anboto 2007ko uzt. 13a, 14:08

Oraintsu egindako ez ohiko udalbatzarrean hasi berri duten legegintzaldirako komisioen osaketa onartu zuten. EAEk ordezkari bi izango ditu batzorde bakoitzean eta EAJk bat.

Oraintsu egindako ez ohiko udalbatzarrean hasi berri duten legegintzaldirako komisioen osaketa onartu zuten. EAEk ordezkari bi izango ditu batzorde bakoitzean eta EAJk bat.

Bost batzorde eratu dituzte eta horietariko biri atal barriak gehitu dizkiete, herriko beharrizanei hobeto aurre egiteko. Kultura eta Kirolak jorratzen dituen batzordeari honako lau atalak gehitu dizkiete: Etorkinak, Hirugarren Adina, Emakumeak eta Gazteria.

Hirigintza batzordeari, berriz, Ingurumena atala erantsi diote. Azaldu dutenez, batzorde horretan jorratuko dituzte Abiadura Handiko Trenaren inguruko kontuak ere. Gainerako batzordeak hauek dira: Kontu Bereziak, Nekazaritza eta Ogasuna, eta, Kontratazio Mahaia.

Batzorde guztietako lehendakaria Lorea Muñoz alkatea izango da. Era berean, Mankomunitaterako, EUDELerako (Euskadiko Udalen Elkartea) eta Uren Patzuergorako ordezkari nagusia ere bera izango da.

Beste ordezkariak

Urkiolako Landa Garapenerako ordezkari nagusia Alfredo Alonso izango da, EAE  alderdiko zinegotzia. Urkiolako Parke Naturaleko Patronatorako eta Forestalisten Elkarterako  Julio Cesar Cuesta aukeratu dute, hau ere EAEko zinegotzia. Azkenik, Erralde hiltegiko kontuak Oskar Zarrabeitia EAJko zinegotziak eramango ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!