Lourdesera eta Errioxako bodega batera irteerak, ekainaren 15ean eta 30ean

Anboto 2007ko eka. 8a, 13:19

Ekainaren 15etik 17ra Lourdeserako irteera antolatu du Bizian Gorak; hilaren 30ean, berriz, Mañariko jubilatuen elkarteak Errioxako bodega bat ezagutzeko irteera prestatu du.

Ekainaren 15etik 17ra Lourdeserako irteera antolatu du Bizian Gorak; hilaren 30ean, berriz, Mañariko jubilatuen elkarteak Errioxako bodega bat ezagutzeko irteera prestatu du.

Bizian Gorak Lourdeserako asteburu-pasa antolatu du, urtero legez. Ekainaren 15etik 17ra izango da bidaia. Mañarian 16:45ean irtengo dute. Izurtzatik pasatu ondoren, Durangon ere geratuko da autobusa, 17:00etan, Kurutziaga ikastolaren ondoan. Bidaia 123 euro izango da. Dirua non eta nola sartu telefono honetan jakin daiteke: 94 466 91 73.

Bestalde, Mañariko jubilatuen elkarteak Errioxara irteera antolatu du ekainaren 30ean. Izena hilaren 15a baino lehenago eman behar da. 9:00etan irtengo du autobusak Mañarian eta 9:05ean Izurtzan ere geratuko da. Hara heldu eta lehenengo Brionos inguruetan pasiatzeko aukera izango dute. 11:00etan Ardoaren Museoa bisitatuko dute eta, ondoren, 13:00etan, Vivanco bodega. Azkenik, 14:30ean, Logroñoko Cid jatetxean jan ondoren, Harora joango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!