Astelehen eta martitzenean itxita egongo da medikuaren kontsulta

Anboto 2007ko mai. 18a, 13:17

Astelehenean eta martitzean medikuaren kontsulta itxita egongo da, zorua leundu egin behar dutelako. Egun horietan, Mañariko edo Durangoko kontsultara joan beharko dute izurtzarrek.

Astelehenean eta martitzean medikuaren kontsulta itxita egongo da, zorua leundu egin behar dutelako. Egun horietan, Mañariko edo Durangoko kontsultara joan beharko dute izurtzarrek.

Lurra leuntzea kontsulta berriztatzeko egingo dituzten lanetako bat bakarrik da; asmoa, barruko zein fatxadako hormak pintatzea ere bada. Kortina batzuk ere egokituko dituzte eta, etorkizunean, mahai eta aulki berriak jarriko dituzte. Era berean, minusbaliatuentzako arrapala egokitzeko asmoa ere badauka Izurtzako Udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!