18 lagun hasiko dira saloi-dantza eskolak hartzen

Anboto 2007ko api. 27a, 11:30

Saloi-dantza eta gorputz mantenurako klaseetarako 18 lagunek eman dute izena. Klaseak maiatzaren 3an hasiko dira eta, ordutik aurrera, martitzen eta eguen guztietan izango dira, 20:15etik 21:15era.

Saloi-dantza eta gorputz mantenurako klaseetarako 18 lagunek eman dute izena. Klaseak maiatzaren 3an hasiko dira eta, ordutik aurrera, martitzen eta eguen guztietan izango dira, 20:15etik 21:15era.

Oraingoz, ekainera arte antolatu dute ekimena. Dena ondo badoa, irailean berriro hasiko dira eta Udalari ere laguntza eskatuko diote. Hilean 15 euro dira eskolak. Parte hartu nahi duenak udaletxean eman dezake izena. Gizon-emakume, edadeko zein gazte… guztiei egin diete dei.

Antolatzaileak, Izurtzako norbanakoak, harrituta eta pozarren daude ekimenaren erantzunarekin: “Aurrera jarraitzeko animoak ematen dizkigute. Horrela, jendeak bere bizimodua herrian egiteko aukera handiagoa dauka, beti Durangora joan beharrik gabe”, Lorea Muñoz izurtzarraren esanetan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!