Mugikortasun arazoak dituen jentearentzako igogailua egokitu dute udaletxean. Martitzenean amaitu zituzten lanak Elechon enpresako langileek. Igogailua plataforma bat da, eta eskaileren gainetik doa, oinezkoen bide bera osatuz.
Ezinduak ez du inoren laguntzarik beharko igogailua erabiltzeko. Aginte baten bitartez bertatik kontrolatuko du guztia. Aginteak hiru botoi ditu: goikoa plataforma horizontalean jartzeko (erabiltzen ez denean, goitik behera kokatuta egongo da oinezkoen biderik ez oztopatzeko), erdikoa segurtasun-barra jaisteko, eta behekoa gora igo edo jaisteko; 10 zentimetro segundoko abiaduran mugitzen da (legeak onartzen duen gehienezkoa abiadura).