Oskar Zarrabeitia da alkategai, EAJ alderditik

Anboto 2007ko ots. 8a, 12:25

Juan Mari Alberdik oraintsu jakinarazi zuen ez zela Izurtzako alkategai aurkeztuko datozen maiatzeko hauteskundeetan. Ondorioz, udal batzordeak bere ordezkoa aukeratu behar izan du. Oskar Zarrabeitia gaztea izango da alkategai EAJ alderditik.

Zarrabeitia azken zortzi urteetan (legegintzaldi bitan) Izurtzako udaletxeko zinegotzia izan da. 30 urteko gaztea enpresa zientzietan diplomatua da eta, gaur egun, Izurtzako lantegi batean lanean dihardu administrari moduan.

Bere helburuetako bat “Izurtzan martxan dauden proiektuak gauzatzea eta herriarentzako onuragarri izan daitezkeen berriak martxan jartzea da”, beti ere, “oinarri moduan, herria eta herritarrak eta beraien beharrizanak hartuta”, adierazi duenez.

EAJren udal batzordeak oraindik ez du erabaki nortzuek osatuko duten alderdiaren hautagai taldea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!