Zuhaitz Eguna dela-eta landarak herritarren eskura jarriko dituzte

Anboto 2007ko ots. 2a, 12:54

Otsailaren 22an zuhaitz landara ezberdinak ekarriko ditu Izurtzako udaletxeak, Bizkaiko Foru Aldunditik. Hain zuzen ere, lau landara mota ekarriko ditu: Haritza, Pagoa, Urkia eta Gerizondoa. Urteroko ekimena Zuhaitz Egunaren barruan kokatzen da. Landarak lortu nahi dituenak udaletxean egin dezake eskaera.

Hasiera baten, eskaera bakoitzeko kopururik ez dute mugatu, baina jasotako eskaeren artean banaketa proportzionala egiten saiatuko dira, udal ordezkariek argitu dutenez. Mañarian ere antzeko ekimena egingo dute, eta nahi duenak udaletxean egin dezake eskaera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!