Juan Mari Alberdik alkate kargua utziko du 20 urte eta gero

Anboto 2007ko urt. 19a, 14:43

Juan Mari Alberdi ez da maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko. “Urte askoan egon naiz alkate eta jada uzteko sasoia heldu dela uste dut”, dio.

Juan Mari Alberdi ez da maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko. “Urte askoan egon naiz alkate eta jada uzteko sasoia heldu dela uste dut”, dio.

Alberdi 24 urtean izan da Izurtzako udaletxean. Lehen lau urteetan zinegotzi izan zen eta hurrengo 20 urteetan alkate kargua eduki du. Beraz, bost legegintzalditan izan da Izurtzako alkate Juan Mari Alberdi. EAJren aldetik, alkategai nor aurkeztuko den ez dute oraindik aukeratu: “Zerrendak zabalik daude. Aukera handiak dituztenak badaude, baina oraindik ez dago ezer erabakita”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!